Ez da erronka makala Euskaraldiak aurrean jarri diguna. Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra, 11 egunez Euskaraz bizitzera goaz, nor bere esparruan eta eguneroko bizitzan. Bide hori errazteko eta ariketa sozial honen parte hartzen ari garenok batzeko, Bilboko auzoetako euskaraldia batzordeek hainbat ekimen antolatu dituzte, auzoz auzoz Ahobizi eta Belarriprestak batzeko eta Bilbon Euskaraz bizitzeko dauden aukera guztiak azaleratzeko.

Auzoetako Biziprest egunak izango dira Ahobizi eta Belarripreston topagunea. Hurbildu zure auzora eta bizi euskaraz.

BILBON EUSKARAZ BIZITZEKO PREST?

Ikusi egitarau osoa hemen (PDF)