Euskaraldia forma hartzen ari da Bilbon eta Ekainean zehar hainbat izan dira auzoetan egin diren ekimenak. Azken asteotan Aurkezpenak egin dira Santutxun, Atxurin eta Indautxun, eta informazio mahaiak jarri dira 7 Kaleetan, Deustualdean, Abusun…

Irailerako oinarriak jarri ditugu. Auzokideen artean dinamika ezagutarazten ari gara, eta sarea osatuz ari gara, pixkanaka Bilbo osora heltzea lortzen ari gara. Bilboko Euskaltzaleok proiektu berean antolatuz, elkarlanean eta ilusioz. Aurrera goaz