Abuztuaren 23an, Aste Nagusiko ostegunean, Biziprest eguna ospatu zuten Bilbotarrek. Hainbat ekitaldi egin zituzten egunez eta gauez “Aste Nagusia euskaldunagoa bihurtzeko”.

Euskaraldiko lantaldeak eta Bilboko Konpartsek elkarlanean antolatu zuten Biziprest eguna. Aste Nagusiko ostegunean euskarazko programazio osoa “euskara hutsean” egin zen, eta txosnetako txandalariak euskaraz ze

bitzatzeko “prest eta gogotsu” egon ziren.