Asko gara Bilbon euskaraldian parte hartzeko erabakia hartu dugunok, eta aukera hau baliatu nahi dugu proposamen bat egiteko:

Prestatuko dugu gure burua Ahobizi edo Belarriprest jokatzeko?

Hurrengo asteotan hainbat formakuntza saio labur antolatu ditugu, ahobizi zein belarriprest jokatu nahi dugun guztiok horretarako baliabideak izan ditzagun.

Saioak ordu bete eta ordu bat eta erdi artekoak izango dira, arinak, eta 11 egunetako ariketa ahalik eta erosoen egiteko baliabideak ematea dute helburu.

*Betetzen doazen formakuntza saioak zerrendatik kenduko ditugu*