Bilboko ingenieritza eskolan antolatu zen Prestatzaileak formatzeko saioa. Bizkaiko herrietako batzordekideak batu ginen eta bi talde handitan Ahobizi eta Belarriprest tailerrak prestatzeko mintegiak egin genituen.

Aretoa txiki geratu zen eta izen ematea hainbat egun arinago itxi behar izan genuen, toki guztiak bete zirelako. Orain, mintegietan egon ginenon ardura da jasotakoa gure batzorde eta auzoetan azaltzea, sarea zabalduz joateko.