Bideo Lehiaketa

Euskaraldian parte hartzeko ikastetxe bakoitzak autonomia osoa du eta ideia eta jarduera guztiak baliogarriak eta ongietorriak izango dira.

Hemendik gonbite berezia egin nahi dizuegu Eskola arteko Bideo Lehiaketan parte hartzeko. Heburua? Ikasleek ulertzea zer den AHOBIZI eta BELARRIPREST izatea  eta ditugun hizkuntza ohiturak  denok alda ditzazkegula modu lasai eta abegikorrez, baita  ikasleek ere.

Nola parte hartu?

  • Bilboko ikastetxe guztiek parte har dezakete.
  • 12 eta 18 urteko ikasleei zuzenduta dago.
  • 3 minutuko baino gutxiago iraupena duen bideo bat grabatu behar da.
  • AHOBIZI eta BELARRIPRESTen rolak agertu behar  dira, pertsona zein egoeretan adierazita.
  • Lanak helbide honetara bidaliko dira: hezkuntza.euskaraldiabilbo@gmail.com
  • Bideoak web honetan argitaratuko dira. Ikastetxea arduratuko da behar diren irudi baimenak kudeatzen.
  • Lanak azaroaren  20arte bidali daitezke.
  • Azaroaren 21tik 27ra botoa emateko epea zabalduko da.
  • Azaroaren 30ean botazioaren emaitza jakinaraziko da. 

Animatu eta ekin lanari!!!